XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Esan beharrik ez dago irakasleak beti lagundu behar diola haurrari ulertzen ez dituen hitzen esanahia agertzen eta antonimo egokia topatu ezin duenean topatzen.
Guzti hau, noski, haurrak behar dituen ahaleginak egin ondoren.
- Interesgune ezberdinetan egokia da baita ere gai bakoitzari dagokion hiztegia lantzea.
Beste batzutan modu dinamiko eta intuitiboz ematen da atzizkiak landuz (ikusi
- Ikasturtearen erditik aurrera
Irakurgaietan, ikasgaietan etab. agertzen diren hitz berri edo ezezagunak (haurrentzat, noski) idatziko ditugu hiztegi honetan alfabeto ordena errespetatuz eta hitzen esanahia ahal den egokien ipiniz.
Ikusi
Helburua ez da definizio zientifikoak ematea, haurrek hitzen esanahia ulertzea eta hiztegiaren zegatiaz jabetzea baino.
Morfosintaxia Aho-hizkuntzan ere hizkuntza korrekto eta osatu bat erabiltzen irakatsiko diogu haurrari.Etxetik lekarzkeen hutsuneak, akatsak, murriztasuna zuzendu, osatu eta aberastu egingo diogu, baina etxeko hizkuntza inoiz ere gutxietsi gabe.
Goragoko mailatan badute abstrakziorako denbora.
Orain praktikan erabiltzen ikasi behar dute, belarritik intuizioz eta entzumenez jasotzen eta ahoz errepikatzen eta erabiltzen.
Aho-hizkuntzako atal hauek lantzeko, hizkuntza herriaren izpirituaz kutsatzeko eta edergintzarako sena haurrei itsasteko zenbait baliapide herrikoi eta aberats erabiltzea ere oso gomendagarria da: olerkia, bertsoa, abestia, esaera zaharrak, hitz-jokuak, aho-korapiloak, txisteak, antzerkia, txontxongiloa...
Herriaren altxorretik jasotako osagarri hauek denak hizkuntzari joritasun jator bat ematen diote.
Irakurketa Hasiera Zikloko beste helburu nagusitariko bat dugu hau ere: irakurketaren trebatzea.Ziklo honen bukaerarako haurrak irakurketaren mekanika menperatu behar du, hau da, irakurketa gauzak egoki ikasi ahal izateko tresna bilakatu behar zaio haurrari.
Honela bakarrik planteatuta badirudi ez genituzkeela lortuko lor genitzakeen etekin guztiak.
Irakurketa haurrarentzat gauza gustagarri eta atsegin bihurtzea lortzen badugu, bide erdia ia egina daukagula esan genezake.
Irakurgai aspergarri eta elkorrak ematen badizkiogu, berriz, haurrak ez du interesik sentituko, gogorik gabe arituko da lanean eta aurreratzen duen bidea dezakeena baino askoz ere motzagoa izango da.
Horregatik interesgarria da irakurketarako zaletasuna sortzea eta horretarako haurrari gustatzen zaizkion irakurgai egokiak bilatzen saiatzea.